Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA - Executive MBA

Edukia

Zuzendarien aurrerabideko programa: Banakako Coachinga

Banakako parte hartzean oinarrituta, eta hainbat saiotan, parte hartzailea norberaren ahalmenak hobeto ulertzera iritsiko da, lanbidean ahalmen horiek garatu ahal izateko. Besteak beste, ondoko galderei erantzun nahi diegu:

  • Nola lor dezaket nik, Executive MBAko parte hartzaileak, lanbidean eta pertsona gisa ahalik eta aurrerabiderik onena, neure prestakuntza akademikotik, jakiteetatik, kudeaketa eta lidergotik abiatuta, eta neure nortasunaren eta esperientziaren laguntzaz?
  • Zer gehiago behar dut neure bizitza helmuga berrietara iristeko?

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Zuzendarien Aurrerabideko Programa eredu aitzindaria da Espainiako zuzendaritza hezkuntzan. Eredu horretan, parte hartzaileak banakako laguntza izango du, bere gaitasunak lantzeko eta emaitzak hobetzeko tresnak ezagutzeko. Programa bigarren seihilekoan hasiko da. Lehenengo parte hartzailearen egoeraren diagnostikoa egiten da. Ondoren, banakako saioak etorriko dira, profesional adituekin, norberaren hobekuntza prozesuan laguntzeko. Executive MBA bukatu ondoren ere, jarraituko du programak.

Parte hartzaileak aukera izango du:

  • Bere burua hobeto ezagutzeko eta ingurunea ezagutzeko, ahalik eta errealisten izan gaitezen zuzendariaren aurrerabide plana egiterakoan.
  • Lanbideko helburuak zehazteko, epe laburrera eta epe luzera.
  • Talentuak eta hobetzeko alorrak aurkitzeko.
  • Gaitasunak areagotzeko beharrezko aldaketak egiteko, lanbidean aurrera goazen heinean.