Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA - Executive MBA

Edukia

Enpresaren eta parte hartzailearen arteko kontratua

Deusto Business Schoolek enpresaren, parte hartzailearen eta eskolaren arteko baterako lana bilatzen du, parte hartzailearen eta enpresaren arteko kontratuaren bidez. Kontratu horren baitan, Deusto Business Schooleko programetan parte hartzen duten hautagaiek, programa hasi aurretik, beren erakunderako berrikuntza, ekintzailetza edo garapeneko proiektu zehatz bat egitea adosten dute. Horrela, enpresak lehenengo unetik bertatik jasoko du zuzendariak programan zehar eskuratuko dituen jakiteen eta trebetasunen onura. Enpresaren eta parte hartzailearen arteko kontratuak programan zehar eskuratutako jakiteak, tresnak eta trebetasunak berehala enpresako eta/edo merkatuko benetako egoera batera eramateko aukera ematen du. Executive MBAko parte hartzaileek programan 6 hilabetez proiektu aplikatu bat egingo dute. Horrela, lanbideko bizitza, Executive MBA programa eta proiektua uztartu ahal izango dituzte.

Gai ugari landu daitezke eta parte hartzaileak hainbat aukera izango ditu:

AHOLKULARITZA

BERRIKUNTZA BERE ENPRESAN

Ados jarrita, enpresak eta banakako parte hartzaileak enpresan hobetzeko arlo bat identifikatuko dute, berrikuntzari lotutakoa. Parte hartzaileak alor horretan lan egingo du, programan ikasitakoa arazo hori ebazteko aplikatuz. Profesionalen eta tutoreen laguntzaz, parte hartzailea proiektua kudeatzen joango da 6 hilabete horietan, enpresaren zuzendaritzak gainbegiratuta.

Emaitza: Zuzendaritza Nagusiari aurkeztea identifikatutako arloan berritzeko gomendioak.

ERAKUNDEAREN GARAPENA

Aukera hau hautatzen duten parte hartzaileek taldean egingo dute lan benetako enpresentzako negozioen garapenean. Enpresaren benetako erronka estrategiko baten aurrean, taldeek aholkulari estrategikoen talde baten gidaritzapean lan egingo dute, arazoak ebazteko metodologiarekin.

Emaitza: Zuzendaritza Nagusiari emaitzak aurkeztea eta enpresaren garapenerako gomendioak ematea.

EKINTZAILETZA

Enpresaren barruan (barne-ekintzailetza) edo kanpoko proiektu batean (ekintzailetza), parte hartzaileak, banaka, negozio aukera bat garatu beharko du, prestatu eta negozio bideragarri bat eraiki.

Emaitza: negozio plan bat enpresari edo adituen talde bati aurkeztea eta, ahal izanez gero, proiektua abian jartzea.