Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA - Executive MBA

Nazioarteko Asteak

“Value Innovation”
INSEAD, Fontainebleau (Frantzia)

INSEAD 

Azken 20 urteetan, lehia elementu gakoa izan da enpresa askoren estrategian. Lehiatzeko estrategia, benchmarking-a, lehiatzeko abantaila…., estrategian oso termino erabiliak dira. Lehiatzeko abantaila iraunkorra lortu nahi badute, enpresek estrategiak aldatu eta “value innovation”ean pentsatzen hasi behar dute. Ez da nahikoa merkatu ezagunetan lehiatzea eta ohiko bezeroei zerbitzua eskaintzea; aitzitik, merkatu berrietara iritsi behar da eta balio handiagoa sortu, oraindik bezero ez direnentzat.

Modulu hau INSEADen eskaintzen da, Frantzian. Bezeroarentzako eta erakundearentzako balioa sortzen duten ideiak identifikatzen laguntzean du helburu eta berrikuntza sortzeko trebetasunak lantzea.

INSEADI buruz
INSEAD munduko negozio eskola handi eta ospetsuenetako bat da. Exekutiboentzako prestakuntzan liderra da. Planetako txoko guztietako pertsonen, kulturen eta ideien topagune da, enpresak eraldatzen laguntzeko. Aniztasun hori erakundearen ikerketaren eta prestakuntzaren alderdi guztietan nabari da. INSEADek bi campus ditu, bata Fontainebleaun (Frantzian) eta beste Singapurren. Guztira 138 irakasle ditu, 32 herrialdetakoak; 1.000 parte hartzaile bere programetan (MBA, Executive MBA eta doktoregoa); eta nazioarteko konpainietako 9.500 zuzendari baino gehiagok jaso dute prestakuntza bertan.

Value Innovation:

  • Review and critique of traditional strategy
  • How to achieve «Value Innovation»
  • Reconstructing market boundaries, break away from the competition and unlock tiers of new demand
  • Creating new market space
  • How to create and nurture a culture of innovation

“Agenda of the XXIst Century”
 
Fordham Graduate School of Business, New York

Fordham 

Enpresa munduko azkeneko gertakarietako batzuek, Madoff iruzurrak, hirigintza sektorearen desazelerazioak edo finantza sektorearen munduko krisiak, esate baterako, agerian uzten dute balio ekonomikotik haragoko zerbait badagoela negozioetan.

Modulu hau New Yorken eskaintzen da eta etorkizuneko zuzendarien agendako gaiak jarri nahi ditu mahai gainean. Izan ere, gizarte erantzukizuna, enpresaren gobernua, negozioetako etika eta garapen jasangarria gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen maila estrategikoan eta operatiboan.

FORDHAMI buruz
1841ean sortua, Fordham University Jesusen Lagundiaren New Yorkeko unibertsitatea da. Bi campus ditu hirian (Rose Hill, Bronxen, eta Lincoln Center, Manhattanen) eta lotura handia du hiriarekin, unibertsitatearen leloak adierazten duen bezala: “New York is my Campus, Fordham is my School”. Gaur egun 15.100 ikasle ditu, 10 fakultatetan. 1841az geroztik, 153.000 ikasle ohi baino gehiago atera dira bertatik. Klaustroa ia 1.200 irakaslek osatzen dute, nazionalitate askotakoak. Fordhamen misioa jakintza eta jakinduria sustatzea da, balio intelektualak, moralak eta etikoak lantzearekin batera, gizarte globalerako liderrak sortzeko.

Agenda of the XXIst Century:

  • Business and society
  • Corporate Governance
  • Business Ethics
  • Sustainable Development
  • Globalisation and business