Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

MBI- Master in Business Innovation

Egitura eta Edukia

Banakako Berrikuntzako proiektua

  • Zein da Enpresa Berrikuntzako Proiektuaren helburua?

MBI programan, parte hartzaileek banakako proiektu bat egin beharko dute, nork bere erakundeari edo norberaren interes arloei begiratuta. Enpresa berrikuntzaren esparruko gaur-gaurko gaiak landu beharko dituzte proiektuan, eskarmentu handiko tutoreen laguntzaz. Proiektua ikaskuntza esperientzia integrala da, Programan zehar landutako gai guztiak batera hartzen dituena eta benetako mundura modu praktikoan aplikatzen dituena.

Oro har, proiektua(k)::

  • Esanguratsua izango da parte hartzaile bakoitzarentzat, eta enpresa bateko kide diren parte hartzaileen kasuan, baita erakundearentzat ere.
  • Enpresa berrikuntzaren esparruko gaur-gaurko gaien inguruan egituratuko da, enpresan edo start-upean.
  • Aplikazio praktikoa izango du mundu errealean, eta berehalako eraginak kudeaketan eta negozioan
  • Zein dira proiektuaren emaitzak eta abantailak?

Enpresa Berrikuntzako Proiektuak enpresa berrikuntzari lotutako edozein alderdi landuko du, edozein enpresa erakundetan –industria, sektore publikoa, hirugarren sektorea–, munduko edozein tokitan. Azken urteetan egindako proiektuen emaitzen adibideen artean azpimarratzekoak dira, esate baterako, industria enpresa baten barruan eta kanpoan jakintza kudeatzeko metodologia eta tresna bat diseinatzea eta garatzea; edo finantza erakunde bateko kudeaketa eredua aldatzea, prozesuetan oinarritutako eredua bihurtzeko.

  • Zein iritzi dute parte hartzaileek Enpresa Berrikuntzako Proiektuaren inguruan?

Parte hartzaileek uste dute berrikuntza proiektuak banaka zein enpresarentzat duen balioa oso garrantzitsua dela. Izan ere, aukera ematen die enpresa berrikuntza praktikara eramateko; aukera, arazo edo erronka bat identifikatzeko; proiektua aurrera eramateko; eta balioa sortzeko.

  • MBIko zein gai erabiltzen dira gero proiektuan?

Oro har, MBIko parte hartzaileek interes berezia izaten dute balioa sortzeko prozesuetan, enpresa berritzailea garatuz eta berrikuntzako jardunbide eraginkorrak sustatuz. Parte hartzaile batzuek kanpoko proiektuak aukeratzen dituzte eta enpresa berrikuntza hartzen dute ardatz. Beste batzuek, berriz, enpresa barneko proiektuak aukeratzen dituzte, berrikuntzaren kudeaketari lotutakoak.

Proiektuak aukeratu eta garatzeko enpresa berrikuntzako arlo nagusiak:

    •Berrikuntza estrategikoa
    •Produktu eta zerbitzu berriak garatzea
    •Berrikuntza kultura / aldaketa erakundean
    •Negozio eredua diseinatzea
    •Berrikuntza prozesuak kudeatzea
    •Ekintzailetza eta barne ekintzailetza
    •Merkatuen merkaturatzea bizkortzea
    •Balio kateetan berrikuntza aukerak identifikatzea
    •Jakintzaren kudeaketa enpresaren barruan eta kanpoan
    •Erakundeari lotutako berrikuntza proiektuak garatzea eta baliozkotzea