Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

MBI- Master in Business Innovation

Helburuak eta Oinarria

Helburuak

Enpresek gaur egun aurrean duten ingurunea iraganekoa baino askoz ere konplexuagoa eta ziurtasun txikiagokoa da. Aldaketa garaia baino gehiago, garai aldaketa bizitzen ari garela esan dezakegu. Etengabe ari dira balio kate berriak sortzen, enpresetan eta enpresetatik kanpo, eta guztietan izugarrizko garrantzia dute berrikuntza prozesuek.
Horrenbestez, berrikuntza ezinbesteko bihurtu da XXI. mendeko enpresa lehiakor eta arrakastatsuenentzat.

MBIk zuri eta zure erakundeari lagunduko dizue:

  • Negozio aukera berrien bilaketa sustatzen.
  • Ideia estrategikoen garapena, ezarpena eta merkaturatzea hobetzen.
  • Erakundearen barruan berrikuntza eta enpresa espiritua bultzatuko dituen kultura sortzen.
  • I+G+Bko jarduerak eta ekoizpen eta azken zerbitzuetako jarduerak errazago uztartzen.
  • Berrikuntza praktikara eramaten, Berrikuntza Aplikatuko Proiektuaz baliatuz.
  • Lider moduan aurrera egiten, zure erakundeak berritzeko duen ahalmena eraldatzeko.
     
Oinarria

Diagrama contenido MBI

  • Behaketa

Enpresa berrikuntzak analisi estrategiko sakona behar du (Behaketa) hiru elementu ulertzeko: kanpo ingurunea, bere dimentsio guztietan (makroa, industriakoa, mikroa eta berrikuntza sistemak); enpresaren barne egoera (baliabideak, trebetasunak, potentziala eta balioa); eta etorkizuna, mehatxuei aurrea hartzeko eta aukerez baliatzeko bidea emango digun bide orria eta jokalekuen analisia.

  • Sorkuntza

Enpresari eustea eta enpresa jarduera zabaltzea helburu duten ohiko aukera estrategikoak erabiltzeaz gainera (nazioartekotzea edo eskuratzeak, esate baterako), berariazko irtenbideak garatzea proposatzen dugu arazoak ebazteko, eta ingurune irekia garatzea aukerak eta erronkak lortzeko, pentsamendu sortzaileari lotutako metodologiak erabiliz eta barne ekintzailetzako espiritua bultzatuz.

  • Gauzatzea

Enpresa berrikuntza arrakastaz ezarri nahi bada, zuzendariek eta liderrek langileen konpromisoa lortu behar dute eta ikaskuntzan oinarritutako erakundea sustatu, pertsonei aukera emango diena beren gaitasunak garatzeko, enpresaren helburuak lortzen lagundu nahi dutelako. Gainera, ezinbestekoa askotariko sailak eta funtzioak koordinatzea, haien helburuak korporazio estrategiarekin lerrokatzeko. Azkenik, berrikuntza kudeatu behar da, eragile guztiek lagun dezaten erakunde berritzailea sortzen, modu jasangarrian lehiatuko dena.