Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako titulu propioa

Enpresa etengabe aldatzen ari den munduan

Mundua errotik ari da aldatzen eta aldaketa horiei erantzuteko, gazte berritzaileen belaunaldi berri bat behar da, ekintzaile izateko prest dagoena, berrikuntza ohituratzat hartzen duen eredu batean. Pertsona ekintzaileak, zerbait hasi, sortu edo eraikiko dutenak, enpresa berriak abian jarriz edo gaur egungo erakundeetan ekimen berriak proposatuz.

Berrikuntza eta Ekintzailetzak aukera emango dizu zure trebetasunak lantzeko…

  • Erosotasun eremutik ateratzeko
  • Aukera berriak identifikatu, aprobetxatu eta sortzeko
  • Proiektu berriak diseinatu eta abian jartzeko tresnak trebetasunez erabiltzeko

Zertan datza?

Titulu propio honek graduko prestakuntzari portaera berritzaile eta ekintzaileak edukitzeko trebakuntza eransten dio, munduak aurrean dituen aldaketa eta erronka handiei erantzuteko. Horretarako, hiru arlo nagusi lantzen ditu:

  • Norberaren eraldaketa: mundua aldatu ahal izateko, lehenengo gure burua aldatu beharko dugu. Ez dago aitzakiarik, ardura gurea da, aldaketa txiki askok aldaketa handi bat ekarriko dute. Jarrera eta balioak dira oinarria.
  • Aukerak identifikatzea eta sortzea:ez da ideia handi bat behar, ezta nire ideia izatea ere. Eta ez da nahikoa identifikatzea edo aprobetxatzea; batzuetan, ideiak sortu egin behar dira. Zein dira berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistemako eragileak? Eta zein dira gorabidean doazen sektoreak?.
  • Proiektuak diseinatzea eta abian jartzea: diseinu bikainak, plan bikainak eta, batez ere, egin eta eginarazi.

Enpresa eta erakundeen babesean

iNNoVaNDiS proiektuaren 2005az geroztiko ibilbidean, enpresekin lankidetzan aritu gara, bai titulu propioa diseinatzeko eta eraikitzeko orduan eta bai gure ikasleentzat praktika berritzaileak eta balio erantsi handikoak garatzeko orduan.

Shake Away – Sormenaren inguruko aste bukaera

Ikasleek sormenaren inguruko aste bukaera batez gozatzeko aukera dute, inguruko aterpetxe batean, erakundeen benetako erronkei erantzunak bilatzeko. Tokiko enpresek ikasleei beren erronkak aurkezten dizkiete eta ikasleek, taldean, irtenbide bat bilatu behar dute, aste bukaera horretan. Horretarako, titulu propioaren arduradunen, enpresetako ordezkarien eta titulua lehenagotik egin duten ikasle ohien laguntza izango dute.

Gaitasunak

Programan lantzen diren berariazko gaitasunak 3 makrogaitasunetan multzokatzen dira. Makrogaitasun horiek definitzen dituzte pertsona berritzaile eta ekintzaile baten irakaskuntza eta lanbide profilaren arlo nagusiak. Makrogaitasun horiek irakasgaien bidez lantzen dira. Honakoak dira:

  • 1. MAKROGAITASUNA: Ekintzan gogoeta egiteko gaitasuna, portaera sortzailea, prospektibako gaitasuna, aukerak identifikatzea eta proiektu berriak ezartzea garatuz.
  • 2. MAKROGAITASUNAIngurune aldakorretan harremanak eraikitzeko gaitasuna, diziplina askotako taldeetan parte hartzekoa eta talde horiek kudeatzekoa, pertsonekin eta ingurunearekin etengabe elkarrizketan aritzeko prest egonez eta horretarako konpromisoa hartuz.
  • 3. MAKROGAITASUNA: Norberaren etorkizunaren ardura hartzea, norberaren bizi esperientziaren gidoilaria eta zuzendaria izatea, esperientzia horren erantzukizuna bere gain hartuz eta barruan duen pertsona berritzailea eta ekintzailea bilatuz.

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako titulu propioari buruzko informazio gehiago