EAZ+Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitzak 5 urte eta erdi ditu (nazioarteko programa egiten bada) edo 5 urte (ikasleak Nazioarteko Programan parte hartzen ez badu). Urte horietan, ikasleek berariazko gaitasunen eta gaitasun orokorren multzo bat landuko dute, ikasketa planeko irakasgaietan.
Gaitasun orokorrak |
---|
Egiten ikastea: Gaitasun orokorrek gaur egungo munduan profesional on bati eskatzen zaizkion trebetasunak, abileziak, jarrerak eta balioak garatzen laguntzen dute. Gaitasun orokorrak zeharkakoak dira eta funtzio eta lanbideko profil askotarako erabilgarriak. |
- Sormena eta berritzeko gaitasuna - Lankidetzarako eta lidergorako gaitasuna - Konpromisoa eta erantzukizuna - Ahoz eta idatziz komunikatzeko erraztasuna - Erabakiak hartzean eta arazoen analisian eta ebazpenean eraginkortasuna - Sen etikoa. - Denboraren kudeaketa. - Ingurune aldakorrera egokitzeko malgutasuna eta gaitasuna. - Plangintzarako gaitasuna. - Proiektuen kudeaketan eraginkortasuna. - Gizarte eta kultur aniztasunak norbera eta taldea aberasten duela ulertzeko eta onartzeko gaitasuna. - Ingelesez oso ongi moldatzea. |
Berariazko gaitasunak | |
---|---|
Lanbideko eskakizunak: Berariazko gaitasunen garapenari esker, EAZ + Informatikako Ingeniaritzako Deustuko Unibertsitateko gradudunak gai izango dira beren jakiteak enpresa ingurune konplexu eta askotarikoetara eramateko. | |
EAZ | Informatika Ingeniaritza |
- Enpresa ikuspegi estrategikoarekin zuzentzea. - Finantza baliabideak kudeatzea. - Enpresa merkatura eta bezeroarengana bideratzea. - Pertsonak zuzentzea eta kudeatzea. - Ekonomia globalean jardutea. - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea. - Datuak interpretatzea eta aztertzea, erabakiak hartzeko. - Lege eta enpresa ingurunean lan egitea. | - Informatikako ingeniaritzako arazoetan adar horretako printzipio matematiko, zientifiko eta teknologikoak eta tresna eta idazkera esanguratsuenak aplikatzea, ikuspegi sistemikoarekin. - Arazoak ebaztea eta sistemak, osagaiak, aplikazioak eta prozesuak diseinatzea sormenaz eta berrikuntzaz baliatuz. - IKTen irtenbide zehatz eta integratuak sortu, eraiki, dokumentatu eta ebaluatzea, edozein esparrutarako. - IKTetako proiektuak kudeatzea. - Informazio teknologikoa bilatu, prozesatu eta erabiltzea. |