Fakultateetan ahaleginak egiten ditugu ikasketa planeko kredituen zati handi bat euskaraz eta/edo ingelesez egiteko aukera emateko.
Ikasleak urtero aukeratu behar du irakasgaiak euskaraz eta/edo ingelesez egin nahi dituen. Urtero, hizkuntza lerro bat (euskara edo ingelesa) borondatez aukeratzen duten ikasleek maila horretan aipatutako hizkuntzan eskaintzen diren irakasgai guztietan egin beharko dute matrikula.
Euskara (hautazkoa:) | Ingelesa (hautazkoa): |
---|---|
Nahi baduzu, ikasketa planaren 5 urteetan zehar euskaraz 84 ECTS egin ditzakezu. | Karreran hainbat aukera izango dituzu zure ingelesa sendotzeko. Ikasgai guztietan, bibliografiaren zati handi bat ingelesez dago. Hainbat irakasgai ingelesez egin ahal izango dituzu, baita beste jarduera batzuk ere, esate baterako, hitzaldiak edo mintegiak. |
Ingeles maila:
Bi ingeles maila zehaztu dira, zure ikasketetan bi unetan erakutsi beharko dituzunak:
B2 maila |
---|
ADE + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko 1. mailan sartzeko. Maila hori Cambridgeko Unibertsitateko First Certificate agiriarekin edo baliokidearekin erakutsi ahal izango duzu. Agiririk ez badugu, ingeleseko proba bat egin beharko duzu. |
Ingeles orokorreko eta negozioetako ingeleseko goi maila |
---|
EAZeko graduaren titulua eskuratu aurretik. Besteak beste, Cambridgeko Unibertsitateko Certificate in Advanced English tituluarekin erakutsi ahal izango duzu. Agiririk ez baduzu, Fakultateko barne azterketarekin erakutsi ahal izango duzu. |