Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

Ingurune Digitalen Zuzendaritza

Osagarri bereizgarria

Ingurune Digitalen Zuzendaritza Deustuko Unibertsitateak EAZko graduarekin batera Bilboko campusean eskaintzen duen titulu propio bat da, zure enplegagarritasuna eta zuzendaritza gaitasunak hobetuko dituena.

Hau guztia ikuspegi berezi batekin, ekonomia digitalean eta honek duen eragina enpresa eta beste erakunde batzuen gainean. 4 urteetan zehar:

  • Zure enplegagarritasuna hobetuko duzu, etorkizunera begira enpresen beharretara erantzuna emanez.
  • Ekonomia digital berriari lotutako jakiteak landuko dituzu, zuzendaritzako lanpostuetan aritu ahal izateko.
  • Negozio eredu berrietara egokitzeko sortzen ari diren tresnak erabiliko dituzu, sektore eta enpresa askotan eragina baitute.

Zertan datza?

Titulu propio honek 40 ECTS ditu, lau urtetan banatuta, EAZko graduko ikasketen osagarri (1. mailatik 4.era). 3 ingurunetan sakonduko duzu, enpresen multzoaren dimentsio digital berriari lotuta:

Ingurune dinamikoak

Ekonomia, finantza eta zerga jakitean sakonduko duzu.

Ingurune digitalak

Business analytics, big data, estrategia digitala eta negozio eredu berriei buruz jakintzak eskuratuko dituzu.

Gizarte eta lankidetza inguruneak

Zuzendaritzako trebetasunak, gizarte sareak eta enpresaren gizarte alderdia aztertuko duzu.

Prestakuntza praktikoa

Prestakuntza osoa eta orokorra. Enpresek, arloz arlo, nola egiten duten lan ikasiko duzu, baita ardurako lanpostuetan dauden profesionalek behar izaten dituzten gaitasun orokorrak ere, enpresa kasuak, enpresetako proiektuak, mintegiak, lantegiak, workshopak...landuz. Programan zehar, enpresetako profesionalen laguntza izango duzu eta profesional horiek klasean bertan haien lan esperientziara hurbilduko zaituzte.