Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aldibereko Masterrak

Norentzat da modalitate hau?

Masterraren modalitate hau zuretzat egokia da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaz bestelako diziplina bateko tituluduna bazara eta zure lan ibilbidea Marketinean, Negozioen Nazioarteko Kudeaketan edo Lehiakortasunean eta Berrikuntzan garatu nahi baduzu.

  • Ingeniaritza
  • Zientziak
  • Zuzenbidea
  • Psikologia
  • Giza Zientziak
  • Arkitektura
  • ...

Hiru aukera izango dituzu:

Lehenengo mailan, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari esker, ekonomiaren eta enpresaren arlo funtzionalen funtzionatzeko moduaren ikuspegi orokorra eskuratuko duzu. Bigarren mailan, hiru arlo hauetan espezializatu ahal izango zara:

Marketin Aurreratua (gaztelaniaz eta ingelesez)
International Business (ingelesez)
Competitiveness & Innovation (ingelesez)

eta dagokion Master titulua lortu (beraz, bi titulu).

Lan aukera gehiago izango dituzu bi master eginda

1. Ikasturtea – irailetik ekainera – Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Enpresako funtzio arloetan lan egin ahal izango duzu: zuzendaritza orokorra, finantza eta kontrola, marketina, ekoizpena, logistika, giza baliabideak…

2. Ikasturtea – irailetik ekainera: Hiru programa aukeran:

  • Master's degree in International Business: Enpresaren arlo funtzionaletan lan egin ahal izango duzu eta, bereziki, enpresa multinazionaletan, nazioarteko esperientzia duten enpresetan, kanpo merkataritzako aholkularitza pribatuetan, bankuetako nazioarteko sailetan edo atzerriko sukurtsaletan eta atzerriko ordezkaritza ofizialetan: merkataritza ganberak, nazioartekotzeari laguntzeko erakundeak (ICEX, gobernuak…).
  • Master's degree in Competitiveness & Innovation: Enpresaren arlo funtzionaletan lan egin ahal izango duzu eta, bereziki, aholkularitza estrategikoetan edo berrikuntzaren arlokoetan, administrazio publikoetan edo haien mendeko erakundeetan, enpresetako eta erakundeetako berrikuntza sailetan, enpresetako I+G sailetan, zentro teknologikoetan edo berrikuntza zentroetan, eta abarretan.
  • Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra: Enpresaren arlo funtzionaletan lan egin ahal izango duzu eta, bereziki, marketin sailetan, marketineko aholkularitzetan, komunikazio agentzietan, publizitate agentzietan, medioen agentzietan eta abarretan.

Funtsezko informazioa

t
Modalitatea Full time
Kreditu kopurua 90 ECTS + 60 ECTS
Egutegia Bi ikasturte
Ordutegia Astelehenetik ostegunera, arratsaldez, eta ostiraletan, goizez
Hizkuntza

 

Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra: Gaztelania

Master’s degree in International Business: Ingelesa

Master’s degree in Competitiveness & Innovation: Ingelesa

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra: Gaztelania (% 85) eta ingelesa (% 15)

 

Tokia Donostia (Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra urte batean Donostiako campusean eskaintzen da eta, hurrengoan, Bilbokoan)
Praktikak Bi lanbide praktika. Bata, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari lotua eta, bestea, bigarren programari lotua.

Onartua izateko baldintzak

1. Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrerako:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaz bestelako arloetako gradudunak edo lizentziadunak, esate baterako, Ingeniaritza, Zientziak, Zuzenbidea, Psikologia, Giza Zientziak, Arkitektura, eta abarretakoak.
  • Gaztelaniako C1 maila
  • Ez da beharrezkoa laneko esperientziarik izatea, nahiz eta balio erantsitzat hartuko zaien esperientzia duten hautagaiei.

2. Bigarren programarako

  • Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren lehenengo maila gaindituta edukitzea.
  • Ingeleseko maila ziurtatzea: Titulu hauek aurkeztu ahal izango dira:

    - Certificate in Advanced English -(CAE)
    - BEC Higher, TOEFL 80tik aurrera
    - IELTS 6,5etik aurrera
    - Beste bi aukera ere badira: Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak antolatutako maila egiaztatzeko proba egitea, edo Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan C1 mailako ikastaroak egitea eta gainditzea. 

Jar zaitez gurekin kontatuan

Onarpenak

Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren onarpen prozesuan parte hartzeko: 

Informazio gehiago