Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Finantzak

Aurkezpena

Norentzat da?

Onarpen betekizunak

 Prestakuntza akademikoa

  • Enpresen Administrazioko gradudunak. Zuzeneko sarbidea izango dute hautaketa prozesura.
  • Beste edozein diziplinatako gradudunak, finantza gaietan espezializatu nahi dutenak eta aldez aurretik beste ahalegin bat egiteko prest daudenak, Masterraren edukiak behar bezala lantzeko ezinbestekoak diren finantza esparruko gaitasunak eta jakiteak eskuratzeko. Gradudunek Sarrerako Ikastaroa egin beharko dute eta ikastaroaren amaieran azterketa gainditu.
  • Unibertsitateko beste gradudun batzuk, finantza esparruan Enpresen Administrazioko gradudunen pareko gaitasunak eta jakiteak eskuratu dituztela egiaztatzen badute. Ez dute Sarrerako Ikastarorik egin beharko eta hautaketa prozesura zuzenean sartuko dira.
  • Masterrean hastea eska dezakete baita ere karrerako azken urtean dauden ikasleek. Kasu horretan, behin betiko onarpena eskuratzeko baldintza ikasketak amaitzea izango da.

Ingeles maila

  • Ondoko agiriak aurkeztu ahal izango dira:

    - Certificate in Advanced English (CAE)
    - BEC Higher
    - TOEFL 80tik aurrera
    - IELTS 6,5etik aurrera
    - Beste aukera bat da Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Institutuak antolatutako proba egitea. Hirugarren aukera Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan C1 maila eskuratzeko ikastaroa egitea eta gainditzea da.
  • Hautagaiak Finantzetako Unibertsitate Masterran sartzeko eskaera egiterakoan ingeleseko B2 maila besterik ez badu, behin-behineko onarpena izan dezake, matrikula egiteko garairako (irailerako) ingeles aurreratu maila badu. Horrela, behin-behinean onartutako hautagaiak onarpen eskaera egiten denetik matrikula egin arte ingeles maila hobetzeko konpromiso esplizitua agertzen du.

Ikasleen profila

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo antzeko titulazioetako gradudun edo lizentziadunak, baita beste diziplina batzuetakoak ere (kasu horretan, aldez aurretik finantza alorreko gaitasunak eskuratu beharko dira, Sarrerako Ikastaroaren bidez):

  • Lanbidean finantza esparruan aritu nahi badute, erantzukizuneko postuetan.
  • Lanbideko profila sendotu behar badute, Finantzetako prestakuntza aurreratuagoarekin.
  • Finantza esparruan espezializatu nahi badute.
  • Ingelesa irakasgaiak hizkuntza horretan jarraitzeko eta beharrezkotzat duen lan ingurunean lan egiteko mailan badakite.

Finantzetako Unibertsitate Masterrean sartzeko profila

Finantzetako Unibersitate Masterretik irteteko profila

Aurretiko Ikastaro Trinkoa

“Finantzak finantzari ez direnentzat" udako ikastaroa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaz bestelako diziplinetatik etorrita, finantza arloko oinarrizko jakiteak eta gaitasunak eskuratu nahi dituzten pertsonei eskaintzen zaie.

Egutegia 

Udako ikastaroak uztail, abuztu eta irailean izaten dira. Eskolak uztailean eta irailean izaten dira eta, abuztuan, berriz, ikasleek ikasteko eta kasu praktikoak egiteko denbora izango dute. 21 ECTS dira (Aurrez aurreko 175 ordu + Ikasketa pertsonalerako 350 ordu) masterraren barne ez daudenak.

t
Uztaila Saio teoriko-praktikoak eta banakako lana
Abuztua Banakako lana. Ikastea eta kasu praktikoak egitea
Iraila Saio teoriko-praktikoak eta banakako lana. Azken azterketa egitea

Programa

t
Irakasgaiak ECTS Programa
Kontabilitaterako sarrera eta ekonomia eta finantza analisirako teknikak finantzari ez direnentzat  6 Programa
Finantza kalkulurako tresnak: sarrera  3 Programa
Finantza analisirako estatistika: sarrera  3 Programa
Finantza korporatiboak: sarrera (1)  3 Programa
Finantza korporatiboak: sarrera (2)  3 Programa
Ekonomia: sarrera  3 Programa
ECTS KREDITUAK GUZTIRA
 21  

EAZ bestelako graduetatik etorrita, finantza arloko gaitasunak egiaztatzerik ez dituzte hautagaiei eskaintzen zaien Aurretiko Ikastaro Trinkoaren prezioa 3.500 eurokoa da. Azken azterketa gainditzen duten hautagaiei zenbateko horren %40 (1.400 euro) murriztuko zaie Finantzetako Unibertsitate Masterrean ordaindu beharreko zenbatekoa.