Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Finantzak

Programa

Praktikak

Finantzetako Masterreko ikasle guztiek enpresako praktika bat egingo dute, 6 ECTSkoa. Gure ikasleek hurrengo enpresetan egin dituzte haien praktikak:

  • Iberdrola (Departamento Financiero)
  • Fineco
  • KPMG (Departamento de Estrategia)
  • Guardian Industries (Departemaneto Financiero)
  • Gescrap (Controller Financiero)
  • Erhardt (Departamento Financiero e Internacional)
  • White Summit Capital
  • Tubos Reunidos
  • Kutxabank
  • HSBC
  • Citi Bank

Kanpoko praktiken helburu orokorra da ikasleari aukera ematea lanbideko jardunean aritzeko, denbora jakin batean eta irakasle-tutoreak gainbegiratuta, eskuratutako gaitasunen multzoa praktikara eramateko, lanbidean azaltzen zaizkion egitekoei edo arazoei erantzun ahal izateko.

Praktikak masterraren edukiari lotutako jardueretan egingo dira. Fakultateak eskainiko ditu, baina ikasleak ere proposatu ahal izango ditu. Ikaslearen proposamenetan ezinbestekoa izango da praktikek Master honetan definitutako lanbideko profilaren oinarrizko gaitasunak, gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak garatzen eta hobetzen laguntzea, irakasle-tutorearen iritziz. Masterreko arduradunek, praktikak eskainiko dituzten enpresekin lankidetzan, praktikaren irismena, edukiak eta helburu zehatzak definituko dituzte.

Praktikaren amaieran, ikasleak azken txostena idatzi beharko du. Prozesu osoan zehar, ikasleak irakasle-tutorearen laguntza izango du. Irakasle tutoreak praktikaren jarraipena egingo du eta azken txostena egiteko aholkuak emango dizkio. Ikasleak praktikari ahalik eta etekinik handiena ateratzea izango da bere helburua.

International Internship Fair:
Nazioarteko 25 enpresa talentua bilatzen Deusto Business School-en

Lan irteeren saila

Deusto Business Schooleko Lan Irteeren Sailaren helburua da enpresa errealitatearekin harremana ahalbidetzea eta Unibertsitateko Masterretako parte hartzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko tresnak eskaintzea.
Lan Irteeren Sailak DBSko unibertsitate masterretako parte hartzaile guztiei ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie:

tabla
 1. Praktikak Lan Irteeren Sailak praktiketako eskaintzen kudeaketan lagunduko du, parte hartzaileen profiletara egokitutako praktikak lortzeko.
2. Korporazioen aurkezpenak Lan Irteeren Sailak graduondoko ikasleak beren profilei dagozkien hautagaiak eskatzen dituzten enpresetako aurkezpenetara gonbidatuko ditu, aurkezpenera joan eta hautagaitzak aurkezteko aukera izan dezaten.

Gainera, aurkezpen horietatik abiatutako hautaketa prozesuen berri emango du eta graduondokoen profilak eskaintzen dituzten enpresei hautagaiak eskaintzeko lotura emango die. 

3. Enplegua  Deusto Business Alumniko enplegu poltsaren bidez, graduondokoetako ikasleek Deusto Business Schoolekin lankidetzan aritzen diren enpresekin zuzenean kudeatzen diren eskaintza guztietara aurkezteko aukera izango dute, baita webean argitaratzen diren 2.0 eskaintzetara ere. 

4. Prestakuntza 
Lan Irteeren Sailak mintegiak eta lantegiak antolatzen ditu graduondoko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzeko. Besteak beste: CV + aurkezpen gutunari buruzko mintegia, Nola prestatu elkarrizketa bat, Linkedin eta enplegua bilatzeko tresnak… 
5. Banakako lanbide orientazioa  Eskatuz gero, norberaren CV eta aurkezpen gutuna berrikusteko zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik hitzordua eginda.  