Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Baliabideak

Aurkezpena

Norentzat da?

Onarpen betekizunak

Prestakuntza akademikoa

Unibertsitateko goi mailako titulazioa edo gradua eta Diplomatura edo ingeniaritza teknikoa.

Esperientzia

Diplomatura edo Ingeniaritza teknikoa dutenei lan esperientzia eskatuko zaie. Lizentziatura edo Gradua dutenen kasuan ere oso aintzat hartuko da.

Ekonomia eta enpresa edukiei buruzko oinarrizko jakiteak

Diploma edo titulazioen bidez ziurtatzen dira. Jakite horiek ziurtatu ezin dituztenek Enpresa Gaietako Sarrerako ikastaro bat egin beharko dute, 20 ordukoa, eta ikastaro horren amaierako azterketa gainditu. Laneko esperientzia dutenek eta jakite horiek ziurtatu ezin dituztenek ez dute ikastaroa egin behar izango, baina enpresa gaietako edukien azterketa gainditu beharko dute programan onartuak izan daitezen.

Ikasleen profila

  • Erakundeetan pertsonen kudeaketako lanbidean aritu nahi dutenentzat. Programa honek lagundu egin diezaieke euren hasierako prestakuntza osatzen, pertsonen kudeaketako jardunerako ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun profesionalak emanez.
  • Pertsonen kudeaketako ezagutza eta joera berrietan egunean egoteak kezkatzen dituen giza baliabideen arloko profesionalentzat, baita, pertsonen zuzendaritza eta garapenaren barruko arlo funtzional jakin bat ezagututa, jarduera esparrua zabaldu nahi dutenentzat ere. 
     
Programaren zuzendaritza ahalegintzen da parte hartzaileen arteko profiletan (lanbidean esperientzia dutenak eta ez dutenak) oreka mantentzen, parte hartzaile guztiei eta parte hartzaile guztientzat balio ekarpenik handiena bermatzeko.

Masterra lanbide ibilbide askotako jendeak egiten du eta horrek programa aberasten du, arazoak ebazterakoan ikuspegi ugari azaltzen baitira. Nolanahi ere, parte hartzaile guztiek ezaugarri komuna dute: pertsonekin zuzeneko harremanak gustuko dituzte.

Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterrean sartzeko profila

Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterretik irteteko profila