Masterraren Amaierako Lanean erakunde bateko pertsonen kudeaketa osoaren edo zati baten praktikaren deskribapena, azterketa eta balorazioa jasotzen dira; eta kudeaketa arlo horren alderdi zehatz batean edo batzuetan aplika daitezkeen hobekuntzetan sakontzen da.
Masterraren Amaierako Lana ondoko zereginen bidez eramaten da aurrera:
1. Plangintza: | Lanean garatuko diren berariazko gaitasunak definitzea eta lan egutegia zehaztea. |
---|---|
2. Garapena: | Parte hartzaileei fase honetan banakako eta taldeko tutoretzen bidez lagunduko zaie. Tutoretzetan lanaren diseinuaren eta bilakaeraren jarraipena egingo da. |
3. Azken txostena prestatzea eta aurkeztea: | Egindako lana azken txostenean jaso beharko da. |
4. Masterraren amaierako lanaren ahozko defentsa: | Egindako lana aurkeztea, edukiak azaltzea eta ondorioak defendatzea. Lanean garatutako gaitasunei ere erreferentzia egin behar zaie. |
Masterraren amaierako lanaren egutegia.
Urtarrila | Hasierako txostena aurkeztea. |
---|---|
Martxoa-Apirila | Masterraren amaierako lanaren aurrerapena ematea eta horren inguruko feedbacka jasotzea. |
Uztaila eta Iraila | Masterraren amaierako lana ematea. |