Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Programa

Gaitasunak eta metodologia

Gaitasunak

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra antolatuta dago ikasleak gaitasun orokor eta berariazko batzuk jaso ditzan:

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa
  • Talde lana
  • Arazoak konpontzea
  • Erabakiak hartzea
  • Ingurura egokitzea eta lidergoa.

Bestalde, Masterrean lantzen diren berariazko gaitasunak bi esparrutakoak dira.

  • Kontabilitatea: Enpresa baten kontabilitateko informazioa jaso, prestatu, interpretatu eta aztertu, kanpoko eta barruko ikuspegitik.
  • Ikuskaritza: Ikuskaritzako lana planifikatu eta enpresako lan arloetako ohiko berrikusketako teknikak eta prozedurak aplikatu, ikuskatzaileak jasotzen duen informazioa egoki interpretatu eta azken txosten batean laburtzeko.

Metodologia

Aurrez aurreko prestakuntza gelan

Klaseetan ikaslearen parte hartzea, talde-lana eta kontu ikuskaritzako elkarteen munduko errealitate eta arazoetara hurbiltzea sustatzen da. Horretarako, kasu praktiko ugari erabiltzen dira.

Prestakuntza praktikoa enpresan

Aldi horretan, ikasleak praktika egiten du kontu ikuskaritzako enpresa batean, bertako profesional baten ikuskaritza eta gidaritzapean. Ikaslea kontu ikuskaritzako enpresa horretako lan taldeetako batean sartzen da, eta agintzen zaion landa-lana egiten du, batez ere.

Masterreko modulu guztiak ebaluatzen dira

  • Kontu Ikuskaritza materia ebaluatzeko,seihilekoan zehar kasu praktiko bat egingo da, eta modulu teorikoa bukatzean, proba bat.
  • Kontabilitate materia Kontabilitateko kasu praktiko eta ebaluazio proben bidez ebaluatuko da .
  • Praktikak: ikasleak praktikak egin dituen enpresako tutoreak ebaluatzen du.
  • Masterraren Amaierako Lana: tutoreak ebaluatuko du, lana ahoz defendatu ostean.