Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Kudeaketa

Helburuak

Masterraren helburua da profesional gazteen prestakuntza eta gaikuntza osatzea, jakite eta zuzendaritzako trebetasun berriekin, etorkizunean osasun sektorean lan egiteko.

Masterra amaitutakoan, ikasleak osasun sistemaren ikuspegi orokorra eskuratuko du eta haren konplexutasunaz jabetuko da: zein diren osasun sistemaren helburu estrategikoak eta zein den bertan elkar eragiten duten eragile nagusien funtsa, zein diren osasun sistema arautzen duten lege nagusiak, zein diren sistema osatzen duten egiturak eta horietako bakoitzaren egitekoak eta jarduerak, eta osasun eta gizarte eremuaren oinarrizko jakiteak.

Bestalde, gaur egungo osasun sistema osatzen duten egiturak efizientziaz kudeatzeko tresna gako, jakite eta trebetasun nagusiak landuko ditu. Horrenbestez, parte hartzaileek osasun egituren plangintzaren, antolaketaren, kudeaketaren eta zuzendaritzaren funtsezko osagaiak landuko dituzte: prozesu estrategikoak, prozesu laguntzaile nagusiak eta prozesu euskarri nagusiak.

Azkenik, parte hartzaileek osasun sistemen erronka nagusiak aztertuko dituzte, eta etorkizuneko osasun estrategiak definitzen ahaleginduko dira. Jakintza eta trebetasun berriak eskuratuko dituzte, osasun sistemaren aldaketa eta eraldaketa prozesuaren gidari edo eragile aktibo izateko, etorkizuneko testuinguru berrian.