Internet edozein enpresaren lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresnetako bat da, baina, aldi berean, erakundeak mehatxu berri baten aurrean jartzen ditu: ziberdelinkuentzia. Horren guztiaren eraginez, Espainiako enpresa handietako askok azken urteetan zibersegurtasuneko zuzendariak eta/edo talde arduradunak izendatu dituzte, eta orain arte hala egin ez dutenek ere laster neurri horiek hartzeko asmoa azaldu dute.
Korporazioen eta administrazio publikoen kontra berriki egin diren zibererasoetako batzuen ondorioek areagotu egin dute erakundeek arrisku mota horien aurrean duten kezka.
PICen helburua da disrupzioak ekarri dituen arriskuak eta mehatxuak aztertzea, baita horiei aurre egiteko moduak lantzea ere, arlo desberdinetako adituen laguntzaz (sektore pribatuko eta publikoko zuzendariak, epaileak, abokatu espezializatuak...).
Laguntzaileak:
Programaren zuzendaritza