Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA- Executive MBA (Blended)

Edukia

ARDATZAK: ERALDAKETAREN GIDARIAK

HIRU ARDATZ, IKUSPEGI BERARENTZAT

Globalizazioak, lidergoak eta enpresaren elementuen integrazioak aurrean jartzen dizkiguten erronkei erantzuteko, programak hiru ardatz ditu. Ingurune konplexu batetik –negozioetako ingurunetik– abiatuta, ingurune pertsonalagora iritsi nahi da –hori ere konplexua- eta eraldaketa lanerako beharrezko aurrerabidea landu.

Enpresak eta enpresa osatzen duten pertsonek dituzten helmugen ondoan egonda. Eguneroko ikuspegitik ikuspegi orokorrera eta alderantziz, unean unean sortzen diren aukeretan murgilduta. Eta hori guztia, programa inflexio puntu bat izan dadin profesionalen ibilbidean. Ikuspegi funtzionaletik enpresaren ikuspegi orokorrera igaro, eta Zuzendaritza Orokorrean pentsatuta.

  • 1. ardatza: Enpresa eta ingurunea: non gauden ulertzea eta joerak nola interpretatu jakitea, estrategia argi edukita.
  • 2. ardatza: XXI. mendeko enpresa: XXI. mendeko zuzendariak erakundea ulertu behar du, aldaketei aurrea hartu eta aukeratutako estrategia gauzatu. 
  • 3. ardatza: Enpresa gidatzea: zuzendariak erakundean aldaketa gidatu eta kudeatu behar du, eta balio iraunkorra sortu behar du elkartutako erakunde guztientzat. 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

1. ARDATZA: ENPRESA ETA INGURUNEA

Zuzendariak enpresaren ingurunea ulertu behar du. Negozioaren mundua asko aldatu da. Joera eta gertakari askok erakutsi dute enpresa ez dela elementu isolatua. Joko arau berriak eta ingurunea ulertu behar ditugu.

Lehenengo ardatzak enpresa kokatzea du helburu, zuzendariak kontura daitezen non ari diren jokatzen eta nola ari diren hainbat joera joko arauak eta joko esparrua aldatzen.

  • Ekonomia ingurunea
  • Krisi ekonomikoak, aldaketa garai
  • Enpresa globala eta garabidean doazen ekonomiak
  • Agenda globala XXI. menderako
  •  Estrategia

2. ARDATZA: XXI. MENDEKO ENPRESA

Zuzendariak enpresa kudeatu behar du. Horretarako, enpresako arloetako bakoitza ezagutu behar du. Baina ez da nahikoa ohiko ikuspegia, aldez aurretik zehaztutako bideetan elkar eragiten duten hariak izango balira bezala..

  • Marketina
  • Finantza korporatiboak
  • Kontabilitatea, kudeaketa kontrola eta finantza analisia
  • Eragiketak
  • Supply Chain Management eta jasangarritasuna
  • Eraldaketa Digitala

3. ARDATZA: ENPRESA GIDATZEA

Azken ardatz honetan, pertsona izango da protagonista. Zuzendaria guztia gertarazten duen pertsona da. Jakiteak baino garrantzitsuagoa da trebetasuna, gauzak egitea. Horretarako, eta proiektuarekin batera, aurreko bi ardatzetan ikusitakoa praktikara eramango dugu. Zergatik jarraitu behar didate galderari erantzunez, lidergoa, motibazioa, negoziazioa eta komunikazioa landuko ditugu. Nortasuna eta giza portaera aztertzen dira bereziki, baita komunikazio prozesuen balioa ere, pertsonen zuzendaritzaren arte zailari laguntzeko.

  • Pertsonen kudeaketa erakundean
  • Enpresen Gizarte Erantzukizuna gauzatzea
  • Berrikuntza eta Ekintzailetza
  • Zuzendariaren trebetasunak

    - Negoziazioa
    - Motibazioa
    - Aldaketaren kudeaketa
    - Komunikazioa
     
ENPRESAREN ETA PARTE HARTZAILEAREN ARTEKO KONTRATUA

Deusto Business Schoolek enpresaren, parte hartzailearen eta eskolaren arteko baterako lana bilatzen du, parte hartzailearen eta enpresaren arteko kontratuaren bidez. Kontratu horren baitan, Deusto Business Schooleko programetan parte hartzen duten hautagaiek, programa hasi aurretik, beren erakunderako berrikuntza, ekintzailetza edo garapeneko proiektu zehatz bat egitea adosten dute. Horrela, enpresak lehenengo unetik bertatik jasoko du zuzendariak programan zehar eskuratuko dituen jakiteen eta trebetasunen onura.

Enpresaren eta parte hartzailearen arteko kontratuak programan zehar eskuratutako jakiteak, tresnak eta trebetasunak berehala enpresako eta/edo merkatuko benetako egoera batera eramateko aukera ematen du.

Executive MBAko parte hartzaileek programan 6 hilabetez proiektu aplikatu bat egingo dute. Horrela, lanbideko bizitza, Executive MBA programa eta proiektua uztartu ahal izango dituzte. Hainbat gai landu ahal izango dituzte, bi aukera hauetako bati lotuta:

  • Aholkularitza (Berrikuntza edo Garapena)
  • Ekintzailetza (Enpresaren barruan edo kanpoan)

Aholkularitza

Berrikuntza Proiektua

Berrikuntza proiektua egitea erabakitzen dutenek banaka lan egingo dute, beren erakundeko berrikuntza proiektu batean. Enpresak eta parte hartzaileak identifikatuko dute, elkarrekin, erakundearen hobetzeko arlo bat, berrikuntzari lotutakoa. Proiektuaren tutoreak profesionalak eta irakasleak izango dira eta haiek lagunduko diote parte hartzaileari programan zehar eskuratutako jakiteak aplikatzen. Enpresak proiektuaren garapena gainbegiratuko du, fase guztietan.

Proiektuaren amaieran, Zuzendaritza Orokorrari aurkeztuko zaizkio emaitzak eta gomendioak.

Garapeneko proiektua

Aukera hau hautatzen duten parte hartzaileek taldean egingo dute lan benetako enpresentzako negozioen garapenean. Enpresaren benetako erronka estrategiko baten aurrean, taldeek aholkularitza estrategikoko talde baten gidaritzapean lan egingo dute, arazoak ebazteko metodologiarekin.

Parte hartzaileak aukera izango du;

  • Enpresek aurrean dituzte erronka estrategikoak ulertzeko.
  • Arazoak identifikatzeko eta irtenbideak emateko.
  • Enpresaren barruan ikusgarritasuna eta aitorpena irabazteko.
  • Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkezpenak egiten ohitzeko.

Enpresek aukera izango dute beren erronka estrategikoetan aurre egiteko profesional batzuen laguntzaz. Profesional horiek kanpoko ikuspegia eta arazoak ebazteko metodologia jakin bat eskainiko diete.

Ekintzailetza

Enpresaren barruan (barne ekintzailetza) edo kanpoko proiektu batean (ekintzailetza), parte hartzaileak, banaka, negozio aukera bat garatu beharko du, prestatu eta negozio bideragarri bat eraiki. 

Ekintzailetza proiektuetako parte hartzaileek ikasiko dute;

  •  Ekintzailetzako ekosistema ulertzen (eskualdeko garapen agentziak, venture capital, bazkideak, etab.)
  • Negozio plana eraikitzeko tresnak identifikatzen eta erabiltzen.
  • Beren ekimena adituen eta inbertsiogileen aurrean azaltzen eta, beharbada, proiektua abian jartzen..
Tecnalia Venturesekin ituna

Logo TecnaliaEkitea oso erakargarria da, baina batzuetan zaila izaten da merkatuko beharra edo tokia topatzea, proiektua bideragarria izan dadin. Horregatik, Deusto Business Schoolek eta Tecnalia Venturesek ituna egin dute, ekiteko oinarri teknologikoko aukerak aurkezteko.

Ekintzaileak jardunaldi batean hartuko du parte eta, bertan, Tecnaliako lantaldeek beren proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte, proiektuak abian jartzeko ekintzaile esperientziadunak bilatzen baitituzte.

Tecnalia Venturesek aktibo teknologiko berritzaileak negozio errentagarri eta jasangarri bihurtu nahi ditu, gizartearentzat balio ekonomikoa sortzeko. Tecnaliako I+Gko taldeekin eta Enpresa, Unibertsitate eta Ikerketa Zentroetako I+Gko unitateetako taldeekin lan egiten dute.

Tecnalia Venturesek merkaturatzeko aukera izan dezaketen negozio aukerak identifikatzen eta zabaltzen laguntzen du, eta bidea errazten du behar den inbertsioa lortzeko. Deusto Business Schoolek giza kapitala jartzen du, aukera horiek oinarri teknologikoko enpresa berriak edo negozio lerro berriak izan daitezen.

ZUZENDARIEN AURRERABIDEKO PROGRAMA: BANAKAKO COACHINGA

Banakako parte hartzean oinarrituta, eta hainbat saiotan, parte hartzailea norberaren ahalmenak hobeto ulertzera iritsiko da, lanbidean ahalmen horiek garatu ahal izateko. Besteak beste, ondoko galderei erantzun nahi diegu:

  • Nola lor dezaket nik, Executive MBAko parte hartzaileak, lanbidean eta pertsona gisa ahalik eta aurrerabiderik onena, neure prestakuntza akademikotik, jakiteetatik, kudeaketa eta lidergotik abiatuta, eta neure nortasunaren eta esperientziaren laguntzaz?
  • Zer gehiago behar dut neure bizitza helmuga berrietara iristeko?

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Zuzendarien Aurrerabideko Programa eredu aitzindaria da Espainiako zuzendaritza hezkuntzan. Eredu horretan, parte hartzaileak banakako laguntza izango du, bere gaitasunak lantzeko eta emaitzak hobetzeko tresnak ezagutzeko. Programa bigarren seihilekoan hasiko da. Lehenengo parte hartzailearen egoeraren diagnostikoa egiten da. Ondoren, banakako saioak etorriko dira, profesional adituekin, norberaren hobekuntza prozesuan laguntzeko. Executive MBA bukatu ondoren ere, jarraituko du programak.

Parte hartzaileak aukera izango du:

  • Bere burua hobeto ezagutzeko eta ingurunea ezagutzeko, ahalik eta errealisten izan gaitezen zuzendariaren aurrerabide plana egiterakoan.
  • Lanbideko helburuak zehazteko, epe laburrera eta epe luzera.
  • Talentuak eta hobetzeko alorrak aurkitzeko.
  • Gaitasunak areagotzeko beharrezko aldaketak egiteko, lanbidean aurrera goazen heinean.

Nazioarteko Asteak

“Value Innovation”
INSEAD, Fontainebleau (Frantzia)

INSEAD 

Azken 20 urteetan, lehia elementu gakoa izan da enpresa askoren estrategian. Lehiatzeko estrategia, benchmarking-a, lehiatzeko abantaila…., estrategian oso termino erabiliak dira. Lehiatzeko abantaila iraunkorra lortu nahi badute, enpresek estrategiak aldatu eta “value innovation”ean pentsatzen hasi behar dute. Ez da nahikoa merkatu ezagunetan lehiatzea eta ohiko bezeroei zerbitzua eskaintzea; aitzitik, merkatu berrietara iritsi behar da eta balio handiagoa sortu, oraindik bezero ez direnentzat.

Modulu hau INSEADen eskaintzen da, Frantzian. Bezeroarentzako eta erakundearentzako balioa sortzen duten ideiak identifikatzen laguntzean du helburu eta berrikuntza sortzeko trebetasunak lantzea.

INSEADI BURUZ
INSEAD munduko negozio eskola handi eta ospetsuenetako bat da. Exekutiboentzako prestakuntzan liderra da. Planetako txoko guztietako pertsonen, kulturen eta ideien topagune da, enpresak eraldatzen laguntzeko. Aniztasun hori erakundearen ikerketaren eta prestakuntzaren alderdi guztietan nabari da. INSEADek bi campus ditu, bata Fontainebleaun (Frantzian) eta beste Singapurren. Guztira 138 irakasle ditu, 32 herrialdetakoak; 1.000 parte hartzaile bere programetan (MBA, Executive MBA eta doktoregoa); eta nazioarteko konpainietako 9.500 zuzendari baino gehiagok jaso dute prestakuntza bertan.

Value Innovation:

  • Review and critique of traditional strategy
  • How to achieve «Value Innovation»
  • Reconstructing market boundaries, break away from the competition and unlock tiers of new demand
  • Creating new market space
  • How to create and nurture a culture of innovation

“Agenda of the XXIst Century”
 
Fordham Graduate School of Business, New York

Fordham 

Enpresa munduko azkeneko gertakarietako batzuek, Madoff iruzurrak, hirigintza sektorearen desazelerazioak edo finantza sektorearen munduko krisiak, esate baterako, agerian uzten dute balio ekonomikotik haragoko zerbait badagoela negozioetan.

Modulu hau New Yorken eskaintzen da eta etorkizuneko zuzendarien agendako gaiak jarri nahi ditu mahai gainean. Izan ere, gizarte erantzukizuna, enpresaren gobernua, negozioetako etika eta garapen jasangarria gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen maila estrategikoan eta operatiboan.

FORDHAMI BURUZ
1841ean sortua, Fordham University Jesusen Lagundiaren New Yorkeko unibertsitatea da. Bi campus ditu hirian (Rose Hill, Bronxen, eta Lincoln Center, Manhattanen) eta lotura handia du hiriarekin, unibertsitatearen leloak adierazten duen bezala: “New York is my Campus, Fordham is my School”. Gaur egun 15.100 ikasle ditu, 10 fakultatetan. 1841az geroztik, 153.000 ikasle ohi baino gehiago atera dira bertatik. Klaustroa ia 1.200 irakaslek osatzen dute, nazionalitate askotakoak. Fordhamen misioa jakintza eta jakinduria sustatzea da, balio intelektualak, moralak eta etikoak lantzearekin batera, gizarte globalerako liderrak sortzeko.

Agenda of the XXIst Century:

  • Business and society
  • Corporate Governance
  • Business Ethics
  • Sustainable Development
  • Globalisation and business