Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA- Executive MBA (Blended)

Informazioa eta Onarpena

Onarpen Prozesua

Onarpen prozesuak hiru proba ditu:

  • GMAT edo atzeko proba. Hautagaiak GMAT egin nahi ez badu (Deusto Business Schoolen EMBArentzako kodea HLJ-NS-92 da), antzeko proba egin beharko du elkarrizketaren egunean.
  • Ingelesa: Ingeles maila ebaluatzeko, hautagaiak agiri ofizialen bat ekarri beharko du (TOEFL, Cambridge, TOEIC edo IELTS) edo hizkuntzaren maila jakin bat duela arrazoitu. Zenbaitetan, baliteke prozesuaren baitan Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak maila egiaztatzeko proba egitea.
  • Elkarrizketa: Hautagaiak banakako elkarrizketa izango du Onarpen Batzordearekin. Bertan, motibazioak eta egokitasuna ebaluatuko dira, programari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Batzordeak hautagaiak ondoko irizpideen arabera ebaluatuko ditu:

  • Hautagaiak erakutsitako lanbide esperientziaren garrantzia
  • Hautagaiak aurkeztutako dokumentazioa.
  • Programaren edukiak hautagaiaren igurikimen eta motibazioetara egokitzea.

Onarpen prozesua etengabekoa da eta bi hilabete iraun ditzake, hasten denetik Onarpen Batzordearen azken komunikazioa jasotzen den arte. Tokiak mugatuak dira eta Programa hasi baino hilabete batzuk lehenago bete ohi dira. Beraz, interesatuei gomendatzen diegu onarpen prozesua albait lehen hasteko.

Tokia gordetzea

Hautagaiaren eskaria onartzen bada, honek diru sarrera egin beharko du, tokia gordetzeko (Programaren zenbatekoaren %10). Hasierako ordainketa hori zenbateko guztiari kenduko zaio. Ordainketa hori dagokion epearen barruan egiten ez bada, tokia libre geratuko da eta baliteke beste hautagai bati esleitzea.