Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PEDF - Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa

Aurkezpena

Aurkezpena

Enpresek ekonomia eta finantza ingurune oso dinamikoari egin behar diote aurre eta horrek erronka berrien aurrean jartzen ditu Enpresa Kudeaketako eta, bereziki, Finantza Kudeaketako profesionalak. Enpresen garapen eta hazkunde jasangarrirako faktore gakoetako bat, zalantzarik gabe, beren Ekonomia eta Finantza Kudeaketaren kalitatea da.

PEDF-Finantza Zuzendaritzako Programa Executiboa Diploma Deusto Business Schoolen eta ELKARGIren itun estrategikoaren emaitza da. Deusto Business School izen handiko negozio eskola da; ELKARGI, berriz, enpresa errealitatea sakonetik ezagutzen duen finantza erakundea da, aholkularitzaren eta Ekonomia eta Finantza arloko prestakuntzaren esparruan eta enpresen finantza bitartekaritzan esperientzia luzea duena.

PEDFren helburua da parte hartzaileei finantza prestakuntza sendoa eta eguneratua eskaintzea, enpresaren ikuspegi orokorra kontuan izanik, erakundearen finantza estrategia definitzeko eta, finantza funtziotik bertatik, balioa sortzen laguntzeko.

Ingurune berrietan, aldaketak oso bizkorrak izanik eta enpresa kudeaketako paradigma berriak daudela jakinik, gure PEDFaren helburua da enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko finantza kudeaketaren alderdi gakoetan sakontzea, ikuspegi praktikoaz baliatuz, baina oinarri teoriko aurreratuenek babestuta. Horregatik, Programak, berez, behar dituzten tresnak eta trebetasunak eskaintzen dizkie ibilbide profesionalean gora egin nahi duten profesionalei.

PEDF Deusto Business Schoolen Donostiako campusean eskaintzen da. Programako irakasleak hainbat arlotako lehen mailako profesional adituak dira: Deusto Business Schooleko klaustroko irakasleak, beste unibertsitate batzuetako irakasle gonbidatuak, eta ELKARGIko profesionalak.

Irakasleen eta Programako parte hartzaileen esperientziak eta jakiteak uztartuz, ikaskuntza ingurune dinamiko bat sortzen da, profesionalen eta enpresen behar berrietara egokitua.

Deusto Business School eta ELKARGI erakundeek ibilbide luzea dute enpresa liderrak prestatzen. Halaxe erakusten dute erakunde horietako ikasle ohiek enpresa munduan dituzten lanpostuek. Hain zuzen ere, Deusto Business Alumni sare horretan sar daitezke Programako parte hartzaileak ere.

PEDF-Finantza Zuzendaritzako gure Programa Exekutiboan ongi etorria izango zara.

Erakunde Antolatzaileak

Deusto Business School

200 irakasle eta ikertzaile klaustroan, 220 irakasle bisitari, 1.700 ikasle baino gehiago graduko titulazioetan, eta 1.000 parte hartzaile Master, Programa Ireki eta In Company Programetan, Bilboko eta Donostiako campusetan eta Madrilgo egoitzan. Deusto Business Schoolek kudeaketako hezkuntza berritu eta eguneratu nahi du, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu XXI. mendeko enpresa liderren prestakuntzan. 125 urte baino gehiagoko ibilbidean, Deusto Business Schoolek enpresetako lider berritzaileak, sortzaileak eta ekintzaileak prestatzen ditu, euren enpresetan eta gizartean balioa sortzeko erabat prestatuta daudenak, negozioen inguru digitalera egokituak, eta ekonomia global bidezko eta iraunkorraren alde lan egiteko konprometituta. Deustuko Unibertsitateak Alumni sare zabala du, 70.000 ikasle ohik baino gehiagok osatua, 30 herrialdetan. Ikasle ohi askok dituzte edo izan dituzte erantzukizun handiko lanpostuak enpresetan eta politikan. Sare horretara sartzea garrantzitsua da enpresetako etorkizuneko zuzendari eta liderrentzat.

ELKARGI 

Enpresek eta enpresentzako sortua, ELKARGI enpresa-sarearen zerbitzura dagoen finantza-erakundea da. Enpresei beren proiektuak sortzen eta finkatzen laguntzen die, finantzaketaren, aholkularitzaren eta finantza-prestakuntzaren bidez.

Enpresetatik hurbil egotea, enpresen, autonomoen eta ekintzaileen beharrak entzutea eta, ondorioz, horiei guztiei neurrirako finantza-irtenbideak eskaintzea da ELKARGIren izateko arrazoia. ELKARGI, enpresen finantza-aliatua eta epe luzeko bidai laguna den aldetik, enpresa hauen guztien finantza-funtzioaren profesionalizazioa hobetzen lagundu nahi die.

40 urteko esperientziarekin, ELKARGIk 8.000 milioi eurotik gorako eragiketak finantzatu ditu, eta horri esker, hiru aldiz balio handiagoko inbertsioak egin ahal izan dira. Gaur egun, 1.500 milioi eurotik gorako milaka enpresa-proiektu ditu indarrean, eta tamaina eta sektore guztietako 21.000 enpresak baino gehiagok osatzen dute bere sozietate-oinarria.