Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PEDF - Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa

Helburuak eta Onurak

Helburuak

Finantza Zuzendaritzako Espezializazio Diplomak (PEDF) aukera ematen die parte hartzaileei finantza prestakuntza sendoa eskuratu eta eguneratzeko eta, aldi berean, enpresaren ikuspegi orokorra garatzeko, erakundearen finantza estrategia eraginkortasunez zuzentzera bideratua.

Zehazki, PEDFk aukera ematen du:

  • Enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko Ekonomia eta Finantza kudeaketaren printzipio eta gai gakoetan sakontzeko. Behar diren gaitasunak eta trebetasunak; Ekonomia eta Finantza Analisia eta Plangintza; Inbertsio Proiektuen ebaluazioa; Enpresa Finantzaketaren Kudeaketa; Finantza Arriskuen Kudeaketa; Bateratzea; Corporate Finance eta Balioespena; eta Nazioarteko Finantzak.
  • Ekonomia eta Finantza Kudeaketaren ikuspegi estrategikoa eta globala eskaintzea, enpresan erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko eta laguntzeko.
  • Ekonomia eta Finantza funtzioaren efizientzia hobetzen lagunduko duten kudeaketako metodologiak eta tresnak eguneratzeko eta, funtzio horretatik, kudeaketa irizpideak eskaintzeko, enpresaren ikuspegi estrategikoari lotuta.
  • Lanbideko erronka berriei konfiantzaz eta segurtasunez aurre egiteko behar diren zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzeko.

Onurak

Finantza Zuzendaritzako Espezializazio Diploma – PEDFk parte hartzaileei eskaintzen die:

Finantza kontzeptu eta tresna aurreratuak
Programak parte hartzaileei jakite sakonak eta aplikatuak eskaintzen dizkie enpresaren finantza kudeaketa eta zuzendaritzarako beharrezkoak diren finantza kontzeptu eta tresna nagusien inguruan, Ekonomia eta Finantza ingurune berrien errealitatea kontuan hartuta. Balioa sortzera bideratutako finantza kudeaketaren bidez, PEDFk aukera ematen du analisirako eta erabakiak hartzeko gaitasunak nabarmen hobetzeko. Horrela, kudeaketako jarduerak eta baliabideak erakundearen behar estrategikoekin lerrokatu ahal izango dira.

Zuzendaritzako gaitasunak
Edozein zuzendariren egiteko gakoetako bat da erakundeen hazkundeari eta garapenari laguntzea, bere banakako eta lanbideko ekarpenaren eta laguntzaileen ekarpenaren bidez. PEDFk gune paregabea eskaintzen du lanbideko erronka berriei aurre egiteko orduan, norberak lidergoa garatzeko dituen gaitasunak aztertzeko eta haien inguruko gogoeta egiteko.

Networking
Programak parte hartzailearen lanbideko networking-a zabaltzeko aukera eskaintzen du, norberaren esperientzia gainerako ikaskideenarekin, irakasleenarekin eta enpresetako adituekin alderatu eta aberastuko baitu.