Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PEDF - Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa

Aurkezpena

Aurkezpena

Enpresek ekonomia eta finantza ingurune oso dinamikoari egin behar diote aurre eta horrek erronka berrien aurrean jartzen ditu Enpresa Kudeaketako eta, bereziki, Finantza Kudeaketako profesionalak. Enpresen garapen eta hazkunde jasangarrirako faktore gakoetako bat, zalantzarik gabe, beren Ekonomia eta Finantza Kudeaketaren kalitatea da.

PEDF-Finantza Zuzendaritzako Programa Executiboa Diploma Deusto Business Schoolen eta ELKARGI SGRaren itun estrategikoaren emaitza da. Deusto Business School izen handiko negozio eskola da; ELKARGI, berriz, enpresa errealitatea sakonetik ezagutzen duen finantza erakundea da, aholkularitzaren eta Ekonomia eta Finantza arloko prestakuntzaren esparruan eta enpresen finantza bitartekaritzan esperientzia luzea duena.

PEDFren helburua da parte hartzaileei finantza prestakuntza sendoa eta eguneratua eskaintzea, enpresaren ikuspegi orokorra kontuan izanik, erakundearen finantza estrategia definitzeko eta, finantza funtziotik bertatik, balioa sortzen laguntzeko.

Ingurune berrietan, aldaketak oso bizkorrak izanik eta enpresa kudeaketako paradigma berriak daudela jakinik, gure PEDFaren helburua da enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko finantza kudeaketaren alderdi gakoetan sakontzea, ikuspegi praktikoaz baliatuz, baina oinarri teoriko aurreratuenek babestuta. Horregatik, Programak, berez, behar dituzten tresnak eta trebetasunak eskaintzen dizkie ibilbide profesionalean gora egin nahi duten profesionalei.

PEDF Deusto Business Schoolen Donostiako campusean eskaintzen da. Programako irakasleak hainbat arlotako lehen mailako profesional adituak dira: Deusto Business Schooleko klaustroko irakasleak, beste unibertsitate batzuetako irakasle gonbidatuak, eta ELKARGI SGRko profesionalak.

Irakasleen eta Programako parte hartzaileen esperientziak eta jakiteak uztartuz, ikaskuntza ingurune dinamiko bat sortzen da, profesionalen eta enpresen behar berrietara egokitua.

Deusto Business School eta ELKARGI SGR erakundeek ibilbide luzea dute enpresa liderrak prestatzen. Halaxe erakusten dute erakunde horietako ikasle ohiek enpresa munduan dituzten lanpostuek. Hain zuzen ere, Deusto Business Alumni sare horretan sar daitezke Programako parte hartzaileak ere.

PEDF-Finantza Zuzendaritzako gure Programa Exekutiboan ongi etorria izango zara.

Erakunde Antolatzaileak

Deusto Business School

200 irakasle eta ikertzaile klaustroan, 220 irakasle bisitari, 1.700 ikasle baino gehiago graduko titulazioetan, eta 1.000 parte hartzaile Master, Programa Ireki eta In Company Programetan, Bilboko eta Donostiako campusetan eta Madrilgo egoitzan. Deusto Business Schoolek kudeaketako hezkuntza berritu eta eguneratu nahi du, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu XXI. mendeko enpresa liderren prestakuntzan. 125 urte baino gehiagoko ibilbidean, Deusto Business Schoolek enpresetako lider berritzaileak, sortzaileak eta ekintzaileak prestatzen ditu, euren enpresetan eta gizartean balioa sortzeko erabat prestatuta daudenak, negozioen inguru digitalera egokituak, eta ekonomia global bidezko eta iraunkorraren alde lan egiteko konprometituta. Deustuko Unibertsitateak Alumni sare zabala du, 70.000 ikasle ohik baino gehiagok osatua, 30 herrialdetan. Ikasle ohi askok dituzte edo izan dituzte erantzukizun handiko lanpostuak enpresetan eta politikan. Sare horretara sartzea garrantzitsua da enpresetako etorkizuneko zuzendari eta liderrentzat.

ELKARGI SGR

Elkargi SGR Espainiako lehenengo Elkarrekiko Garantia Elkartea da, emandako abalen bolumenari begiratuta, eta Gizarte Ekonomian espezializatutako bakarra. 1980an sortu zenetik, garrantzi handia izan du beti enpresa txiki eta ertainen finantzaketan. Elkargik ematen dituen abali esker, bankuek enpresa txiki eta ertainei, ekintzaileei, autonomoei eta dendei ematen dizkieten kredituen baldintzak hobetzen dira eta, hala, finantzaketa erreala eskuratzea errazten. Ia 40 urteko ibilbidean, eta 15.500 enpresa elkartu baino gehiago izanik, milaka enpresa proiektu errealitate bihurtzen lagundu du, ekonomiaren sektore guztietan. Elkargi erreferentziazko eragilea da gure finantza ekosisteman. Horren erakusle, eman dituen 125.000 abalak, indarrean dauden 1.000 milioi euro inguruko abalak, eta 6.500 milioi euroko historikoa. Gainera, Elkargik aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen die bazkideei hainbat arlotan: ekonomia, finantzak, zuzenbidea eta merkataritza, zergak eta teknologia. Hala, enpresa kudeaketa hobetzen laguntzen du.