Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PEDF - Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa

Aurkezpena

Enpresek ekonomia eta finantza ingurune oso dinamikoari egin behar diote aurre eta horrek erronka berrien aurrean jartzen ditu Enpresa Kudeaketako eta, bereziki, Finantza Kudeaketako profesionalak. Enpresen garapen eta hazkunde jasangarrirako faktore gakoetako bat, zalantzarik gabe, beren Ekonomia eta Finantza Kudeaketaren kalitatea da.

PEDFren helburua da parte hartzaileei finantza prestakuntza sendoa eta eguneratua eskaintzea, enpresaren ikuspegi orokorra kontuan izanik, erakundearen finantza estrategia definitzeko eta, finantza funtziotik bertatik, balioa sortzen laguntzeko.

Ingurune berrietan, aldaketak oso bizkorrak izanik eta enpresa kudeaketako paradigma berriak daudela jakinik, gure PEDFaren helburua da enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko finantza kudeaketaren alderdi gakoetan sakontzea, ikuspegi praktikoaz baliatuz, baina oinarri teoriko aurreratuenek babestuta. Horregatik, Programak, berez, behar dituzten tresnak eta trebetasunak eskaintzen dizkie ibilbide profesionalean gora egin nahi duten profesionalei.

PEDF Deusto Business Schoolen Madrilgo egoitzan eskaintzen da. Programako irakasleak hainbat arlotako lehen mailako profesional adituak dira: Deusto Business Schooleko klaustroko irakasleak, beste unibertsitate batzuetako irakasle gonbidatuak, eta profesionalak.

Irakasleen eta Programako parte hartzaileen esperientziak eta jakiteak uztartuz, ikaskuntza ingurune dinamiko bat sortzen da, profesionalen eta enpresen behar berrietara egokitua.

Deusto Business Schoolek ibilbide luzea du enpresa liderrak prestatzen. Halaxe erakusten dute erakunde horietako ikasle ohiek enpresa munduan dituzten lanpostuek. Hain zuzen ere, sare horretan sar daitezke Programako parte hartzaileak ere.

PEDF-Finantza Zuzendaritzako gure Programa Exekutiboan ongi etorria izango zara.