Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PDC - Merkataritza Zuzendaritzan Aditua
Marketin, Salmentak eta Digitala

Aurkezpena

Merkataritza Zuzendaritzak, bere lantaldeak, gaitasunek eta lanaren emaitzak baldintzatzen dute, neurri handi batean, konpainia baten emaitza kontuaren hazkundea.

Merkatua etengabe ari da bilakatzen, bereziki programa honek lantzen dituen arloetan: Marketina, Salmentak eta Marketin Digitala.

Bezeroaren jakite maila eta eskakizuna gero eta handiagoak dira, eta halaxe izango da etorkizunean ere. Horregatik, Merkataritza Sailak eta Marketin Sailak birziklatu eta joera, teknologia eta tresna berrietara egokitu behar dute, bezeroekin harreman sendoak eta iraunkorrak eraikitzeko.

Egoera horretan garaile izateko bideak eskatzen du Merkataritza Estrategia egokia erabiltzea, gero eta digitalizatuagoa dagoen ingurunean. Horretarako ezinbestekoa da Marketin eta Salmenten ikuspegia partekatzea merkataritza estrategia eta planak diseinatzerakoan eta ezartzerakoan, eta, gainera, ekosistema digitala ulertzea.
Kontsumitzaileak eta bezeroak arretaren erdi-erdian jartzen dituzten erakundeek lortuko dute merkatuan lehiatzeko kokapenari eustea.

Eta hori lortzeko, behar-beharrezkoa da go-to-market estrategia.

Eraldaketa horretako protagonistak izateko, erronka horiei aurre egiteko gai izango diren liderrak prestatu behar ditugu, merkatua egoki aztertzetik abiatuta, Marketineko eta Merkataritzako estrategia egokiak definitzen jakingo dutenak eta, noski, ingurune digitaletan mugitzeko prestatuta egongo direnak.

Aipatutako arloetan antzemandako helburuei eta prestakuntza teoriko-praktikoko beharrei erantzuteko asmoz, Deusto Business Schoolek PDC programa eskaintzen du, Merkataritza Zuzendaritzan aditua: Marketina, Salmentak eta Arlo Digitala.