Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Kudeaketa

Praktikak

Praktikak

Programako parte hartzaile guztiek praktikak egingo dituzte sektore publikoko edo pribatuko osasun eta/edo gizarte eta osasun erakundeetan.

Praktiken helburua da parte hartzaileak praktikara eramatea programako gai teorikoetan eskuratutako jakiteak.

Parte hartzaileek 3 praktika egingo dituzte:

  • 1. praktika: Sektorearen ikuspegi orokorra

    Sektorearen errealitate praktikoarekin lehenengo zuzeneko harremana lortu nahi da, zerbitzu erakunde publiko eta pribatuak eta osasun eta gizarte sektorekoak ezagutuz.
  • 2. praktika: osasun edo gizarte eta osasun erakunderen batean

    Parte hartzaileek erakunde batean sakontzeko aukera izango dute, erakundearen zuzendaritza taldetik hurbil, sektorearen kudeaketaren gakoak ezagutzera iristeko. Lehenengo eskutik ezagutu ahal izango dituzte sektorean erabiltzen diren kudeaketako tresnak, baita barne funtzionamenduko eta plangintzako prozesuak ere, eta koordinatzeko organoak eta egiturak, horien artean, batzordeak, komisioak, etab. Etapa honetan identifikatu beharko da aurrerago landuko den hobetzeko proiektua.
  • 3. praktika: osasun edo gizarte eta osasun erakunderen batean

    Hobekuntza proiektua garatu behar da praktika honetan, 2. praktikan esleitutako osasun eta/edo gizarte eta osasun erakundean. Hobekuntza proiektu horrek Master Amaierako Proiektua osatuko du.

Programan zehar, parte hartzaileek coach baten laguntza izango dute, baita tutore batena ere. Coach-a Deusto Business School Health-ek izendatzen du eta tutorea, berriz, praktikak egiteko osasun erakundeak.

Coacha eta tutorea Masterreko parte hartzaile bakoitzaren erreferentziazko pertsonak izango dira programan. Bien egitekoak osagarriak dira eta, elkarrekin, masterreko parte hartzaileen ikaskuntzari eta emaitzei lagunduko diete.