Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresaren Eraldaketa Digitala

Aurkezpena

Internet, plataforma digitalak eta sozialak, eta informazioaren teknologiak dena aldatzen ari dira. Teknologiaren hazkundearen abiadura esponentziala da, baina, gizabanakoak, erakundeak eta gizartea, oso har, aldaketa linealaren abiaduran mugitzen gara.

Teknologia horiek erakundeetan izugarrizko eragina dute. Balio kateetako negozio prozesuak aldatzen ari dira, efizientzia eta eraginkortasun handiagoa lortzen baitute; langileen eta negozio arlo desberdinen arteko komunikazioaren eta koordinazioaren tokia plataforma berriek hartzen dute, enpresa arloko gizarte sareetan eta plataforma birtualetan oinarritzen direnak. Aukera berriak ari dira sortzen, bezeroari balio askoz ere handiagoa emateko eta haiekin komunikatzeko. Estrategia mailan, ikusten ari gara plataforma digitalak eta informazioaren teknologiak negozio ereduak aldatzen ari direla ekonomiaren jarduera sektore ia guztietan, eta kolapso handi bat sortzen ari da erakundeen egituretan eta ohiko hornikuntza kateetan.

Errealitate konplexu eta egituratu gabeko horren aurrean, enpresetako zuzendari nagusiek eta arloetako zuzendariek galdera estrategiko garrantzitsuei erantzun behar diete:

  • Zein eragin dute teknologiek eta plataforma digital eta sozialek neure negozio ereduan eta neure prozesuetan?
  • Erakundean zein gaitasun berri garatu behar ditut neure negozioa jasangarria eta lehiakorra izan dadin, ingurune digital berri honetan?
  • Nola jarri bezeroa erakundearen erdi-erdian?
  • Nola ezarri eta egin aurrera teknologia horiek neure negoziora ekartzeko bidean eta neure enpresaren eraldaketan?

Deusto Business Schoolek eta Inesdi Digital Business Schoolek indarrak batu dituzte enpresetako zuzendariei Enpresaren Eraldaketa Digitaleko Programa Exekutiboa eskaintzeko.

Ekonomia digitalaren esparruan, Espainian eta Hego Amerikan, lehenengo programa da enpresetako zuzendariei lagundu nahi diena:

  • lekonomia digitalaren esparruko joera nagusiak ulertzen,
  • erakundearen barneko gaitasunak garatzen, teknologia digitalean oinarritutako negozio bat sortzeko, 
  • negoziorako eredu digital berriak eta kultura digital berria diseinatzen eta ezartzen.

Programa metodologia berezi batean oinarritzen da, Eraldaketa Digitaleko Prozesua (Digital Transformation Process). Metodologia horrek zuzendariak prestatzen ditu enpresan eraldaketako estrategia digitalak ulertzeko, diseinatzeko eta ezartzeko, negozioaren dimentsio guztietan: estrategian, prozesuetan, egituran, kulturan, eta kudeaketa sistemetan.  